Sustatzaileak

Elkarlanari esker garatu dira Mintzapraktika egitasmoak, ez da zalantzarik. Tokian tokiko Mintzapraktika egitasmoak herriko euskara elkarte, euskaltegi eta Udaleko ordezkariek osatzen dituzten Jarraipen Batzordeen bidez koordinatzen dira.

Maila orokorrean, Euskara Elkarteek garatutako egitasmoen kasuan, Topaguneko Mintza Batzordean elkartzen dira herrietako dinamizatzaileak. Batzorde horretan proiektuak eta aldaerak konpartitzeaz gain, ekintza bateratuak antolatu (Mintza Eguna, esate baterako) eta etorkizuneko erronkak eta lan ildoak aztertzen dituzte.

Era berean, Euskaltzaleen Topagunea elkarlanean ari da AEK, IKA, gainontzeko euskaltegi, zenbait Udal eta Eusko Jaurlaritzarekin, programak hedatu eta egonkortzeko.

Orokorrean, Euskara Elkarteak eta AEK dira egitasmoen sustatzaile nagusiak, baina beste zenbait euskaltegi eta udal ere lan honetan ari dira.

Denen artean, 7.000 mintzalagun koordinatzen dituzte astero astero. Horrez gain, Maramara enpresak MINTZANET online bidezko ekimena kudeatzen du.

Webgune honetan Mintzapraktikari buruzko informazio orokorra eta Topaguneko kide diren euskara elkarteen berriak biltzen dira.

Gehiago jakin nahi izanez gero, AEKren AEKren praktikatu webgunean ere sar zaitezkete.

PRAKTIKATU MINTZAPOZA !

 

· HARREMANA ·

    1. Datuen arduraduna: Euskaltzaleen Topagunea
    2. Datuen helburua: Topagunearen egitasmo eta ekimenen berri bidaltzea.
    3. Datuen biltegia: Profesional Hosting-n ostatutako datu-basea
    4. Eskubideak: Zure informazioa mugatu, berreskuratu edota ezabatu dezakezu edozein unetan.

    53 + = 63