Mintzapraktikaren bueltan jardunaldia urriaren 19an Arrasaten

Mintzapraktikaren bueltan jardunaldia urriaren 19an Arrasaten

Arrasateko Zahar-Berri egitasmoak 20. urteurrena ospatzen duela baliatuz, Mintzapraktikaren bueltan jardunaldia antolatu du Arrasateko AED elkarteak, Euskaltzaleen Topagunearekin elkarlanean. Datorren urriaren 19an egingo da jardunaldia, Arrasateko Kulturaten, areto nagusian. Jardunaldian mintzapraktika programen inguruko ekarpenak zein egitasmotik kanpoko eragina zabaltzeko proposamenak ere aurkeztuko dira.

 

Read more

Mintza Eguna: zirrara hutsa!

Mintza Eguna: zirrara hutsa!

Harremanak estutzeko hitzordua izatea nahi genuen. Mintzalagunen eguna, urtean zehar egiten duten lana eta etorriko diren lorpenak elkarrekin ospatzeko.  180 elkartu ziren bazkaltzeko; goizean eta bazkal ostean herriko lagun asko batu zitzaizkien Euskal Herriko hamaika txokotatik Deriora etorritakoei:  Iruñea, Elizondo, Bera, Doneztebe, Hondarribia, Donostia, Elgoibar, Gasteiz, Soraluze, Eibar, Getxo, Algorta, Zamudio, Leioa, Barakaldo, Bilbo eta Lezama, besteak beste.

Read more

Mintza Eguna 2017: egitaraua eta bazkarirako lau menuak

Mintza Eguna 2017: egitaraua eta bazkarirako lau menuak

Ekainaren 3an Derio izango da Euskal Herriko mintzalagun, mintzakide, berbalagunon Topagune. Lagunartean euskaraz hitz egin eta ondo pasatzeko sekulako plana ari dira prestatzen:  Hamaiketakoa, triki-dantza poteoa, bisita gidatua, kalejira, bazkaria…

Maiatzaren 29a baino lehen eman behar da izena, www.mintzalaguna.eus atarian, edo herriko dinamizatzailearen bidez, bestela.

Urtero bezala, egun osoko festa izango denez, autobusak antolatuko dira Deriora joateko. Aurrerago emango dizuegu egitarauaren eta autobusen ibilbidearen berri!

Egitaraua eta menuen berri jakin nahi? 

Read more

Aurtengo Mintza Eguna ekainaren 3an Derion!

Aurtengo Mintza Eguna ekainaren 3an Derion!

Mintza Egunak Nafarroatik Bizkaira egin du salto aurten eta Atarrabiari Deriok hartu dio lekukoa. Jadanik ari dira saltsan Txorierriko Berbalaguna eta Totoan, bertoko euskara elkarteen federazioa.

cropped-zapia-1000x317.gif
Ekainaren 3an Derio izango da Euskal Herriko mintzalagun, mintzakide, berbalagunon Topagune. Lagunartean euskaraz hitz egin eta ondo pasatzeko sekulako plana ari dira prestatzen:  Hamaiketakoa, triki-dantza poteoa, bisita gidatua, kalejira, bazkaria… Maiatzaren 29a baino lehen eman behar da izena, www.mintzalaguna.eus atarian, edo zuen herriko dinamizatzailearen bidez. Urtero bezala, egun osoko festa izango denez, autobusak antolatuko ditugu Deriora joateko. Aurrerago emango dizuegu egitarauaren eta autobusen ibilbidearen berri!

Taberna ibiltaria

Aurtengo berrikuntza tentagarriena da, bazkalostean kantuan eginaz giroa gori-gori jartzeko! Euskarazko kanta oso ezagunak dira abestuko ditugunak, betikoak, ziur asko gehienak jakingo dituzue. Kantutegia www.mintzalaguna.eus atarian jarri dugu eskura, bertatik jaitsi ahal dezazuen… eta ekainaren 3an Taberna ibiltarian, taldean abesteko zuen gustukoena aukeratu dezazuen! Kantutegia deskargatu dezakezue ere hemen.

Era berean jakin bazkalostean,  Taberna ibiltariarekin batera, umeentzako puzgarriak ere izango direla.

 

2016eko Atarrabiako Mintza Egunaz gogoratzen al zarete? Argazkiak ikusi nahi? egin klik hemen!