Abantailak

Bazkide eta mintzalagunentzako abantailak

Mintzalagunek abantaila bereziak dituzte euskarazko zenbait hedabidetan. Izan ere, euskaraz bizitzeko hautua egiten dugun lagunok ezinbestekoa dugu hedabideak euskaraz kontsumitu ahal izatea. Hona hemen nazio mailako hedabideetan ditugun abantailak:

BERRIA EGUNKARIA

Euskarazko egunkari nazionala da BERRIA. Asteartetik ostiralera argitaratzen du paperezko edizioa eta egunerokoari www.berria.info webgunearen bidez egiten dio jarraipena. Ostiraletan HITZAk argitaratzen ditu, larunbatetan haurrentzako Mantangorri gehigarria eta  igandeetan Egitura ekonomia gehigarria eta Igandea.

BERRIAren eginkizun nagusia da: kalitatezko kazetaritza egitea euskaraz, euskararen normalizazioari eta garapenari lotuta eta euskaldunon komunitateak duen komunikazio beharrari lotuta. Berria egunkariko harpidedun eginez gero, urtebetez %50eko deskontuarekin jasotzeko aukera dute mintzalagunek. Hainbat harpidetza mota ditugu eskura:

  • Asteartetik-igandera: 222€
  • Asteartetik-ostiralera: 141,5€
  • Ostirala-larunbata eta igandea: 119,6€
  • Larunbata eta igandea: 85,5€

Berrialagun harpidedun egiten direnek,  berrialagun harpidedun txartela jasoko dute. Txartelaren bidez hainbat abantaila izango dituzte: asteroko kioskoan opariak, kultur emanaldietarako sarreren zozketak, promozioetan eskaintza bereziak eta abar.

ARGIA ALDIZKARIA

Astekari jantzia da ARGIA, mundua eta ingurua hobeto ulertzen lagunduko dizuna. Publiko zabal baten interesak uztartzen dituen gai eta iritzi ugari lantzen du, izen handiko sinadurak, eta kolaboratzaile sare zabala eta espezializatua laguntzaile dituela.

Euskal kultura eta euskarari arreta berezia eskainiz, ARGIA euskarazko komunikazio proiektu nagusienetakoa duzu, gure hizkuntzarekiko konpromisoa duena eta euskal prentsaren motore. Euskal kultura eta Euskal Herriko egunerokotasuna eskura izateko ezinbesteko erreferentzia da. ARGIA aldizkariko harpide egiteko bi aukera egongo dira:

  • Urte osoko harpidetza: 46 zenbaki, 11 Larrun eta Euskal Kulturaren Urtekaria. Ohiko prezioa 145€. %25eko beherapenarekin 108,75€.
  • Hilean behineko harpidetza: 11 zenbaki, 11 Larrun eta Euskal Kulturaren Urtekaria. 41€.

GAZTEZULO ALDIZKARIA

GAZTEZULO aldizkaria 16 urtetik gorako gazteei zuzendutako euskarazko hilabetekaria da. Egun, Euskal Herri osoko gazteengana zein atzerrian daudenengana edo diasporarengana heltzen den euskara hutsezko aldizkari bakarra da. Ale bakoitzak 80 orrialde ditu, koloretan, askotariko gaiak jorratuz: musika, zinema, sexua, literatura, teknologia berriak, moda, artea, gizarte mugimenduak…
Mintzalagun gazteentzako aukera aproposa da GAZTEZULO. Aldizkariaz gain, webgunea ere badauka: www.gaztezulo.com

  • Urte osoko harpidetza, 11 ale: 20€ eta Esne Beltzaren azken DVDa opari.

Harpidetzei buruzko informazio gehiago eskuratzeko, idatzi arrate@topagunea.org helbidera edo deitu 673.428.464 / 94.681.48.21 telefono zenbakietara, edo galdetu zuen herriko euskara elkartean.