Mintzapraktikak euskaltzale guztiak batu nahi ditu ikasturte berri honetan

  • “TÚtik GUra. Ongi etorri Mintzalagunon Mundura!” da urte honetako Mintzapraktikaren egitasmoaren leloa.
  • Gaur egun mintzalagunen sarea 6.000 pertsonek elikatzen dute 22 herrialdeetan
  • Jadanik zabalik da mintzapraktika egitasmoetan izena emateko epea: www.mintzalaguna.eus

MintzaEguna300x300Gaur zabaltzen da Euskaltzaleen Topaguneak urtero antolatzen duen Mintzapraktika egitasmoaren izen-emateak. Urte honetan egitasmotik TÚtik GUra. Ongi etorri Mintzalagunon Mundura salto egiteko gonbidapena luzatzen diegu euskaltzale guztiei, euskaraz lagunartean, modu eraginkorrean eta giro ezin hobean aritzeko.

Euskaraz bizi nahi dutelako, beldurrei aurre egin nahi dietelako, ahaztutakoak berriz gogorarazteko edota euskaraz gozatzeko, arrazoi ezberdinak medio, gaur egun 22 herrialde desberdinetan 6.000 lagun baino gehiagok hartzen dute parte egitasmo honetan eta urte honetan kopuru hori igotzeko asmoa dago.

Mintzapraktika bospasei laguneko taldetan elkartuta egiten da eta parte hartzeko bi baldintza bete behar dira: euskaraz komunikatzeko gai izatea eta astean ordubetez elkartzeko prest egotea.

Euskarazko komunitate bat baino gehiago

Mintzalagunen komunitatea ez da soilik elkarrekin euskaraz hitz egiteko tartea, baizik eta esperientziaz, bizipenez eta emozioez osoturiko mundu zabal bat. Denek dute amankomuneko helburu bat, aisialdian euskaraz gozatzea, baina denborak aurrera egin ahala hizkuntzaz haratago doazen beste emozio eta bizipen batzuekin egiten dute topo mintzalagunek.

Elkarrekin bizi dituzten esperientziak eta sentsazioak batzen dituzte bidelagunak eta bidelariak ikusiezinezko lotura eta harreman sendoak sortuz, komunitate bat izatetik mundu berri bat eratuz. Askok, egitasmoaren helburua bete ostean ere elkartzen jarraitzen dute.

Mintzalagunek beraiek izango dute giltza mundu berri horretara euskaraz bizi nahi duten guztiak gonbidatzeko. Izan ere, bai bidelaguna eta bidelariak izango dira urte honetako protagonistak, biak baitute zer esana kanpaina honek barruan.

Parte hartu mundu berri honetan

Euskaraz gehiago hitz egitea nahi baduzu, edo euskaraz hitz egiteko gaitasuna landu nahi baduzu, hau da zure aukera. Mintzapraktika bospasei laguneko taldetan elkartuta egiten da eta parte hartzeko bi baldintza bete behar dira: euskaraz komunikatzeko gai izatea eta astean ordubetez elkartzeko prest egotea.
Adiskide giroan arituko zara hizketan eta pixkanaka somatuko duzu mintzapraktikaren efektua, izan ere, esperientziak erakutsi digu hizkuntza bat bidelagunekin batera ikasten bada, orduan indartzen dela haren erabilera. Kalean ere imajinatzen ez zenuen hamaika pertsonekin hasiko zara euskaraz hitz egiten.
Mintzapraktika egitasmoetan izena emateko aukera eta informazioa herri edo eskualdeko euskara elkartean, euskaltegian, Udalean edo www.mintzalaguna.eus gunean duzu eskura. Eskatzen duena baino gehiago ematen duelako bueltan!

 

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Ondorengo XHTML etiketa eta atributuak erabil ditzakezu: <a href="" title=""> <abbr title=""> <acronym title=""> <b> <blockquote cite=""> <cite> <code> <del datetime=""> <em> <i> <q cite=""> <s> <strike> <strong>