Mintza Egun ederra eta emankorra Lapuebla de Labarkan

Mintzalagunon munduak euskaraz konektatzeko eta elkarrekin esperientzia ahaztezinak bizitzeko aukera paregabeak eskaintzen dizkigu. Bidelagunak eta bidelariek elkar hartuta egiten dugu bidaia aberasgarri eta emankor hau. Helburu desberdinak baina emozio partekatuak dira oinarri. Sare eder honen partaideak tokian toki euskaraz bizi eta urtean behin elkartzen gara, Mintza Egunean.  Gure begiradek topo egin eta komunitatea indartzeko ospakizun eder honetan hain zuzen ere.

topagunea-mintza-eguna-2019Aurten Lapuebla de Labarka izan da gure topalekua, ospakizunean 150 pertsona elkartu gara. Bertakoak eta Euskal Heriko hainbat txokotatik joandako mintzalagunak hurbildu dira: Bera, Doneztebe, Elizondo, Iruña, Hondarribia, Donostia, Elgoibar, Pleantxia, Bergara, Arrasate, Lehintz Gatzaga, Gasteiz, Derio, Algorta… Urterik urte euskaltzale berriek mundu eder honekin bat egiten dute.

Hiru autobusetan bidaiatu dugu elkarrekin, jai giroa eta elkar ezagutzeko gogoa nagusi. Eguraldia lagun, Lapuebla eta herria eta ingurunea ezagutzeko primerako aukera izan zuten bertaratuek: ardo eta olioa dastatzen ikasi, Covila upategia bisitatu, Poveda parke naturalae ezagutu… Esperientzia fresko eta parte hartzaile hauek egun beroa freskatzen lagundu dute.

Aurten Jaime, Goreti eta Susanak osatutako mintzalagun taldea omendu dugu. Bereziki Jaime Kortabarria, egindako lanagatik. Izan ere, Arratzuko izan arren, Bastidako taldearen kide aktibo eta emankorra da. Iaz Alain Callejok Arabako Errioxan Mintza Eguna antolatzeko lekukoa jaso zuen eta aurten bera izan da omenduei saskia emateko arduraduna. Zorionak zuen ekarpen aberasgarriengatik!

Bestetik, Hondarribiko Mintzasaltxerak ere gorapaitu ditugu eta beraien egindako ekarpenak eskertu dizkiegu. Mintzasaltxeren laguntzeko prestutasuna eta Euskararen Ginkanan egindako lana nabarmendu nahi izan ditugu. Izan ere, fin-fin ibili ziren lanean baina oraingoan ez dute finalera heltzerik iritsi eta jokoan zeuden 3000€ak hurrengo baten lortzera animatu ditugu.

Mintzalagunon arteko konexioa jarduera, herri bazkari, zozketa zein dantza plazan nabaria zen. Elkarren eskutik esperientzia ahaztezinak bizi ditugu euskaraz, sare eder ehuntzera animatuko al zara?

Tutik gura mintzalagunon mundura salto egiteko gonbidapena luzatzen dizugu. Euskara duzu mundu magiko honen giltza. Bidaia eder honetan bidelagun eta bidelari berri asko ezagutzeko aukera parez pare duzu. Erdoildutako euskara olioztatzeko edota euskaraz bizitzeko gogoa baldin baduzu egin gurekin bat! Zure ingurukoren bat ere gonbidatzera animatzen zaitugu. Ongi etorri mintzalagunon mundura!

Mintza Eguna 2019

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Ondorengo XHTML etiketa eta atributuak erabil ditzakezu: <a href="" title=""> <abbr title=""> <acronym title=""> <b> <blockquote cite=""> <cite> <code> <del datetime=""> <em> <i> <q cite=""> <s> <strike> <strong>