Egin jauzi eta segi ingurukoekin euskara erabiltzen!

Parte hartu al zenuen Euskaraldian?  Ziur baietz! Eta orain jauzi egiten jarraitzeko garaia da. Ez duzula saltoa eman oraindik? Ba garaiz zabiltza!  Mintzapraktikako taldeetan lagun artean euskaraz aritzeko aukera bikaina daukazu!

2019a aukeraz hasteko modu hoberik ba al da? Eman izena Mintzapraktikako taldeetan eta segi euskara ingurukoekin erabiltzen! Egin jauzi!

Mintzalagunok Durangoko Azokan

Egunpasa ederra izan zen! Eta elkarrekin Durangoko Azokara jauzi egiteak bizipen on asko ekarri zizkigun; etxera sentsazio gozoaz, pozik itzuli ginen. Mintzalagun izatearen harrotasunaz eta gure kideekin pasatako momentuekin gogoratuz. Irribarrez!

Batzuk lehenengo aldia izan zenuten Durangoko Azokan.  Eta itzultzeko gogoz geratu zineten, ezta? Txarangarekin martxa lehenengo, “abiyuan” bizi-bizi, kontent kalean gora eta behera! Zenbat berriketaldi, pintxo eta pote artean.  Eta zenbat euskal sortzaile ikusi genituen! Iker Lauroba, Jakoba Errekondo… eta Totiren jatetxe berean jan genuen bokata!

Eta postal banaketa? Bikaina! Mintzalagunon marka bizi-bizi geratu zen Durangon. Batek baino gehiagok jauzi egingo du gurekin 2019an. Ziur!

Arratsaldean denerako aukerak izan ziren: pintxo-potea, Irudieneara bisita, Ahotseneara, Azokara… eta, konturatu orduko, denok autobusera…

Argazkiak ikusi al dituzue? Hemen dituzue batzuk. Argazkiak tamaina handian jaitsi nahi badituzue, hemen dituzue batzuk, eta Egizukoek jarritakoak hemen. 

 

 

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Ondorengo XHTML etiketa eta atributuak erabil ditzakezu: <a href="" title=""> <abbr title=""> <acronym title=""> <b> <blockquote cite=""> <cite> <code> <del datetime=""> <em> <i> <q cite=""> <s> <strike> <strong>