Mintzapotean elkartuko gara!

Urriko lehen asteko pintxopotea aprobetxatuz, mintzalagunok kalera jauzi egin eta ikasturte berriko lehen hitzordua egingo dugu.

Zure herrian mintzapotea noiz izango den hemen ikusi dezakezu!

Mintzapotea eginez. Halaxe abiatuko dugu 2018-2019ko Mintzalagun kanpaina:  konpainia onean eta giro ezin hobean euskaraz mintzatzen!

Aurten mintza taldeetan hasi nahi dutenentzat ere aukera aproposa da, etxetik jauzi egin eta Mintzapotean herriko mintzalagunekin, gurekin, elkartzeko.

Ziur zure herrian edo eskualdean badela Mintzapotea. Animatu eta egin jauzi! 

 

Arrasate: urriak 4, 19:00, Arbolapeta.

Iruñerria: urriak 4, 19:00, Zaldiko Maldiko elkartea.

Tolosaldea: urriak 4, 19:00, Galtzaundi taberna (San Bartolome enparantza, 3. Ibarra)

Hondarribia: urriak 4, 20:00, San Pedro kalea.

Mendialdea: urriak 5, Kanpenzuko plaza.

Donostia: urriak 3, 19:00, Rekalde taberna.

Gorbeialdea:

  • irailak 28, 18:00, Murgia
  • urriak 5, 18:00, Izarra.

Getxo: urriak 4, 19:00, Romoko Gure Etxea taberna.

Gasteiz: urriak 4, 19:30, Bodegon tabernatik hasita kalejira.

Lizarra: urriak 4

Arabako Errioxa: urriak 5, 20:00, Oiongo Adonix taberna.

Baztan-Malerreka: urriak 5, 19:00, Elizondo.

Soraluze: urriak 4, 19:00, Plaza berria.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Ondorengo XHTML etiketa eta atributuak erabil ditzakezu: <a href="" title=""> <abbr title=""> <acronym title=""> <b> <blockquote cite=""> <cite> <code> <del datetime=""> <em> <i> <q cite=""> <s> <strike> <strong>