MINTZA TOPAKETA ETXALARREN OTSAILAREN 16tik 18ra

Etxalarko Mokorreko-Borda baserriko lagunek mintzalagunentzako eta euskaltzaleentzako asteburu pasa berria antolatu dute. Otsailaren  16tik 18ra izango da, eta egitarau betea dute prest:

60393446Otsailak  16, ostirala

19:00  HITZORDUA. Etxalarko herriko Plazan.

Baserrira igo eta bakoitza bere gelan egokitu.

20:00 Elkar ezagutzeko “BIODANTZA”  Bixen Astiasuinzarrarekin.

21:30 Afaria

Afalostean, sutondoan ”Kontu kontari”

Otsailak 17, larunbata

9:00  Gosari txikia10534515_417738125017387_3691037394353138833_n12196166_422568754534324_2076881727725927226_n

10:00-13:00etara  Bi talde eginen ditugu. Batzuk Okindegira eta bertzeak Sukaldera. Bi aukerak txandaduz.

13:0 -14:00 Atsedenaldia

14:00  Bazkaria

17:00  Mendi irteera

edo aukeraan : ”Bagoleko Bordako” Ponyak ikusi eta bertako Ferminek, gustora kontatuko dizkigun, herriko, Bertizeko, Mugalarien eta bertakoen “Garai Bateko” bizi moduaren,  istorio  interesgarriak entzun. HONEK, BERTAKO EUSKERA ENTZUTEKO AUKERA EMANGO DIGU.

19:00  CHI KUNG (Taichiaren antzeko ariketak). Baserrian.

20:30 Atsedenaldia.

21:00 Afaria.

Afalostean, sutondoan “kantu-kantari ” edo mahai jolasak.

Otsailak 18, igandea13151778_474873412637191_4098445476085157492_n

9:00 Gosari txikia

10:00  CHIKUNG, NORBEREBURUARI MASAIAK, JOLASAK eta BIODANTZA.

13:00 Atsedenaldia.

14:00 Bazkaria.

16:00 Agurra, baserrian.

16:30  Etxalarri bisita, bertako etxeen historia eta etxeetako istorioak ezagutzeko.

Egitaraua eguraldiari eta bertan sortzen den erritmora lotuta egongo da.

 

Asteburu pasaren prezioa 90€ da, loa, otorduak eta tailerrak barne.

Eraman beharrekoak:

  • Arropa erosoa
  • Etxeko zapatilak
  • Sudut gorria eta arropa bereziren bat, Clown saioetarako
  • Ez da lo zakurik eraman behar
  • Eta, batez ere, ondo pasatzeko eta euskaraz gozatzeko gogoa!

Izena emateko: etxalarkobarnetegia@gmail.com / 618.303.582

Izen emateko epea: Otsailaren 13a.  Plazak mugatuak.

IMG-20180115-WA0001

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Ondorengo XHTML etiketa eta atributuak erabil ditzakezu: <a href="" title=""> <abbr title=""> <acronym title=""> <b> <blockquote cite=""> <cite> <code> <del datetime=""> <em> <i> <q cite=""> <s> <strike> <strong>