“Txorierriri bira” mendi ibilaldia izango da apirilaren 8an

Txorierriko berbalagunek eta eskualdeko mendi taldeek “Txorierriri bira, oinez”, 48km-ko mendi ibilaldia antolatu dute. Apirilaren 8an izango da eta zirkuitu osoa egin nahi ez dutenek ibilbide laburragoak ere izango dituzte. Izen ematea zabalik dago jadanik.

TxoriBira (2)Ibilbidea Derioko Baserri Antzokian (BAN) hasiko da, 8:00etan, eta Gailur, Arroeta, Untza eta Sondika mendien inguruan izango da. Wikiloc-en aurki daiteke, osorik, bertan klik eginda.

Norbere indarra neurtzeko deia egin dute antolatzaileek eta, horretarako, 7 eta 15 km arteko lau ibilaldi bereizi dituzte. Beraz, Baserri Antzokian ez ezik, eskualdeko beste puntu askotan has daitezke parte hartzaileak. Gainera, azken etapak umeekin egiteko egokiak dira (Akarlanda-Derio edo Lauro-Derio). Izan ere, ingurua, natura, lagunartea eta euskara gozatzea dira ekimenaren helburuak.

Amaieran afaria izango da Baserri Antzokiko txokoan, nahi dutenentzat (15€, entsalada, gisaua eta postrea).

Ibilaldian parte hartzeko izen ematea apirilaren 4ra arte dago zabalik. Prezioa: 2 euro, edaria eta fruta barne. Eskola umeak doan. Horretarako, 635.75.3595 telefono zenbakira deitu edo txorierri.berbalaguna@gmail.com helbidera emaila bidali.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Ondorengo XHTML etiketa eta atributuak erabil ditzakezu: <a href="" title=""> <abbr title=""> <acronym title=""> <b> <blockquote cite=""> <cite> <code> <del datetime=""> <em> <i> <q cite=""> <s> <strike> <strong>