Dena prest da Atarrabian maiatzaren 14rako!

ME-pegatina16Aurtengo Euskal Herriko mintzalagunen jaia ere gogoratzeko modukoa izango da. Izan ere, maiatzaren 14rako, festa mundiala ari dira prestaten  Iruñerriko Mintzakideak eta Karrikaluze euskaltzaleen elkartea.

Zapi gorriak atera ditugu aurtengorako, giro gori-goriari kolorea jartzeko, Sanferminei aurre hartuta, mintzalagunok hankaz gora jarriko baitugu Atarrabiako plaza!

 

EMAN IZENA Maiatzaren 12a baino lehen! Klikatu HEMEN

Beste bi aukera ere badituzu:

 

Egitaraua ikusi nahi? Hemen duzue:

11:00etan ongietorria eta hamaiketakoa

12:00etan ibilbide bi aukeran:

  • Atarrabia altueratik: Oihana mendia
  • Atarrabia karriketatik: Pilategia eta San Andres errota.

13:30ean Trikipoteoa

15:00etan Bazkaria Udaletxe Plazan.

16:30ean Aitortza ekitaldia.

17:30ean Erromeria Trikidantz taldearekin.

 

Hiru autobus antolatu ditugu egun osoko festara joateko. Asmoa da 11:00etan Atarrabian egotea eta 18:30- 19:00 aldera Atarrabiatik irtetea. Hauek dira ibilbideak:

  1. Getxo, Derio, Bilbo, Izarra /Atarrabia.
  2. Eibar, Bergara, Arrasate, Gasteiz /Atarrabia.
  3. Donostia, Hondarribia, Lesaka /Atarrabia.

Bi txartel mota daude eskuragarri, ohiko lekuetan:

  • Bazkariko txartela: 17€
  • Bazkariko txartela eta autobusa: 22€

 

Gogoratu: Maiatzaren 14an Mintza Eguna Atarrabian! Aurtengoa ere mundiala izango da!

 

One thought on “Dena prest da Atarrabian maiatzaren 14rako!

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Ondorengo XHTML etiketa eta atributuak erabil ditzakezu: <a href="" title=""> <abbr title=""> <acronym title=""> <b> <blockquote cite=""> <cite> <code> <del datetime=""> <em> <i> <q cite=""> <s> <strike> <strong>